2010eko irailaren 08a, asteazkena
Jendarte hau guttienez bitan banatua da. Alde batetik ahalmen ekonomikoak dituztenak, burgesa berriak, ongi irabazten dutenak, beti eta gehiago eta zoinekin bankuak ongi konpontzen direnak. Bestaldetik beste guziak gaude, diru sartze xumeekin. Azken urteetan, "egoitza sozialak" terminoa zabaldu da, agintarien hiztegian sartzeraino. Alta, betiko gisan, termino hau bere hastapeneko zentzutik bereixi gabe ezin egon. Hara nun, egun, etxebizitza sozialetaz ari girelarik, behar gorrian edo egoera sozial berezian dagoen biztanlegoaren parte batendako etxebizitzetaz baizik ez girela ari. Bitartean, SMIC arrunta irabazten duenak, edo gazteei eskaintzen zaien behin-behineko lan kontratu zistrin horiekin dabiltzanak, ez du etxebizitza eskuragarririk atxematen ahal, baldintza "sozialak" betetzen ez dituelako, eta bankuek ez dutelako laguntzen. Ez gaitezen tranpan eror, batek baino gehiagok beharrean den jendearen kontra hasiko baita, betiko arduradunak hunkitu gabe. Hemen, agintari politikoak, eta haiekin datorren hipokresia kritikatu nahi ditugu. Herrian bizi nahi dugu, eta horretarako bidea ikusi nahi dugu. Ongi eta beharrezkoa da etxebizitza sozialak egitea, bainan ez ahantzi "no-man's land ekonomikoan" dagoen jendea, etxe bat eskuratzeko ez aski pobre, eta ez aski aberatsa dena! Horregatik, promotore handi horien proiektuak behin betiko gelditu eta trabatu behar ditugu. Herriko Etxeak kudeatuko lukeen etxebizitza politika eraman behar dugu, zointan, herritarren eskaera eta ahalen araberako eskaintza bideratuko litzatekeena. Horretaz gaineko beste etxebizitza eraikitzeek, urtero biztanlegoaren %2ko emendatzea ez luke eragin behar.
Ni conditions sociales, ni porte-monnaie conséquent... c'est la situation de bon nombre d'Uztariztar qui se trouvent dans l'impossibilité d'acquérir un logement dans leur propre ville. Attention, ne détournons pas le sujet, ne critiquons pas les aides aux plus démunis. Nous souhaitons plutôt montrer du doigt les pratiques et l'hypocrisie de la classe politique qui prétend faire du social en parlant à tout vent de logements sociaux. Quand arrêterons-nous la spéculation immobilière imposée par ces promoteurs à qui la porte de derrière est laissée grande ouverte? Quand proposerons-nous des logements adéquats, autant à ceux qui ont des difficultés sociales qu' à ceux qui ne gagnent qu'un SMIC, ou qui sont dépendants d'un contrat précaire, à ceux qui ne gagnent pas assez pour que les banques leur offrent un crédit adapté aux prix, mais trop pour jouir de ces logements soi-disant sociaux? Uztaritze a besoin d'une politique du logement adaptée aux besoins et possibilités de ses habitants. Que cessent ces opérations de spéculation nauséabondes, et que la construction ne répondant pas aux besoins des habitants n'induise pas une augmentation de population de plus de 2% par an. Ne confondons pas politique sociale et logements sociaux.
Azken aldizkariko AURKIBIDEA (33)
Herria Bizi Dadin - Altzabea; Hiribehere - 64480 UZTARITZE
diseinua: iF Diseinuak
licensed under a Creative Commons Aitortu-Ez merkataritzarako 2.0 License - 2009