2010eko irailaren 08a, asteazkena

33. aldizkaria - journal HBD 33

Hirigintza eremu jalea, noiz arte?

un PLU dévoreur d’espace?

Uztaritze, anitzetan kritikatu dugun bezala, Baionako bazter herri gisan garatu daukute. Gezurren gainetik, lo gune handia bilakatu zauku, zointan karrikan bertan ibiltzeak beldurra ematen duena (eta ez soilik Purguko karrikako espailoi eskasengatik!). Herri bizia izateko adibideak milaka daude. Herri zentroa karrikez osaturik egon behar du. Karrika horietan, batzuetan oinez, bestetan pirripitaz edota autoz ibiltzea posible izan beharko luke, norberaren bizia arriskuan utzi gabe. Gehien gehienetan, guttienez behekaldea aktibitate profesionalendako erreserbatua da, eta gainean, etxebizitzak. Eredu hori, ongi eginez gero, ederra eta gozagarria izan daiteke, eta harreman sozialak indartuko lituzke. Alta, terminoen interpretaziora itzuli behar gira, hemen ere, bakotxak berea duelako. Horra Guadalupiaren amesgaixtoaren segida, amaierarik ez duena. Onddoak bezala eta koherentziarik gabe josi dute bertako parkea, eta azkenik eraiki komertsante guneak ez du panorama hobetu! Konplikatuegia litzateke, proiektu batean sartzerakoan, dena osoki pentsatzea? hala hanbeste leku dugun, gastatu behar dugula! Lota ondoan bezala, haurtzaindegia bezala, Lyonnaise des Eaux bezala... lur sail ttipia delarik, herrian erdian izanik ere, leku gehiena aparkalekuendako egitea nahiago da, eta gelditzen dena, belarraren neurriko eraikintxoak egitea... nun biziko dira heldu diren belaunaldiak, herri guzia pipiatua izanen delarik?

Une grande zone de parking, une grande zone commerciale, et tout le reste des résidences... Voilà ce qu'est devenu Uztaritze, et il ne semble pas que le changement viendra des nouveaux dirigeants. Alors que le PLU est en révision et que Arruntza se prépare à une restructuration, nous sommes inquiets. Il suffit de voir Guadalupia, avec ses bâtiments d'un côté et ses commerces et parking au milieu, typique d'une petite ZUP!

2009-05-22 16:45:00

xokoa

Azken aldizkariko AURKIBIDEA (33)

Herria Bizi Dadin - Altzabea; Hiribehere - 64480 UZTARITZE

diseinua: iF Diseinuak
licensed under a Creative Commons Aitortu-Ez merkataritzarako 2.0 License - 2009

Creative Commons License -