2010eko irailaren 08a, asteazkena
Gauzak ez dira sekulan sekulako. Uztaritzek ere, bere garapen eta aldaketak ezagutu, ezagutzen eta ezagutuko ditu. Jendarte autofilo honen ondorioz, Herri barnean etxe bat eraikitzeak autoendako bi aparkaleku zehaztea eskatzen du. Aparkaleku horiek ez egitea erabakiz gero, ordaindu behar da. Joan den iraileko Herriko Biltzarrean, 2.500 eurotik, 6.900 eurora igo da ordaindu beharreko hori, leku bakotxeko. Picsou anaiak diru sartze gabeziari soka guzietatik tiraka ari zaizkigu-eta. Azkenean, 14.000 euro gehiago ordaindu behar, etxeen prezioa gero eta garestiagoa den garai hauetan. Bainan okerrena, hori ordaindurik ere, ez dela etxea eraiki duenarendako lekurik izanen aparkatzeko! Hori ote da, orduan, harrapostu egokiena? Hemen ere, hirigintza ikuspegi orokorra falta zaie herriko etxeko "nausiei". Zentzuzkoa ote da han hemenka aparkalekuak izatea, justu bertan bizi direnendako? Bisitariek nun aparkatu behar dute? eta, txapelketa edo animazio baten kari herrirat hurbiltzen den jendea, nun aparkatu behar du? Erabateko anarkia sortzeaz gain, 14.000 euro horiek lapurketa galantak dira, zeren argi eta garbi ikusten dugu ez direla aparkatzeko azpiegituretan berrinbertitzeko sosak. Diru hori hartu eta... lan taldeak biltzen ez dituzten hautetsi-arduradunak ordaintzeko baliatzen ote da?
Depuis septembre ce n'est plus 5.000 mais 14.000 (!) euros qui seront spoliés à chaque maison construite ne pouvant garantir un parking automobile de deux places. Car non, cet argent ne servira malheureusement pas à offrir des structures communes de parking pour les habitants autant que pour les visiteurs, non... Peut-être est-ce pour les salaires des adjoints qui ne prennent même pas la peine de réunir les commissions?
Azken aldizkariko AURKIBIDEA (33)
Herria Bizi Dadin - Altzabea; Hiribehere - 64480 UZTARITZE
diseinua: iF Diseinuak
licensed under a Creative Commons Aitortu-Ez merkataritzarako 2.0 License - 2009