2010eko irailaren 08a, asteazkena
Auroy-ren garaiak gibelean utzi ditugu, eta berarekin loturiko "bai-bai erran" bainan "ez-ez egin" han bertan geldituko zela pentsatu ginuen, une batez. Lesbats Herriko Etxeko nagusi bilakatu zaigu eta doinu berdinekin segitzen duela dirudi. Bainan ez, dena ez da berdin. Gure hauteskunde programan aitzinatu ginuen bezala, euskara kinka larritik ateratzeko, herri mailan onarpen ofizial batetik pasa behar da. Horren egiteko, Herriko kudeatzaile berriei Hizkuntza Politika gidatzeko lan talde bat osatzea eskatu genien; eta halaxe, batzordea onartu zuten. Egun, 9 hilabeteren ondotik, ordukoa aitzinamendu bakarra izan zela erran behar dugu... Alabainan, komisioa 2 aldiz baizik ez baita bildu, eta deus ez baita atera bilkura horietatik! Alderantziz, "bai-bai" erran eta "ez-ez" egin filosofiaren ikasle zintzo gisa, Herriko langile berria hartzerakoan euskara jakitearen garrantzia aipatzea "ahantzi" omen zutela! Ahantzi bai... alta, gaia aipatuz gero, ìdiskriminazioî hitza entzun da beren ahotan. Diskriminazioa bai. Bainan nork nori? Posible dea herritar xume batek administrazioko langile bat diskriminatzea? Ez. Herriko Etxeak herritar guziei, bazterketarik eta bereizkeriarik gabe zerbitzu berdinak eskaini behar die. Horregatik langile elebidunak behar dira, frantsesesez bezain ongi euskaraz aritzeko gai. Hori posible ez den bitartean aplikatzen baita diskriminazioa, euskaldunekiko, bertako hizkuntza hiltzen laguntzen den ber denboran. Eskubideak denok ditugu eta zergak denok ordaintzen ditugu! Nola ulertu orduan, Herriko Biltzarrean, "euskara" deituriko puntuan bi karrika izen lekuan jartzea baizik ez agertzea, horiek, bidegintza sailan egokiagoak liratezkeelarik? Nola ulertu ere, hautetsi bat euskaraz mintzatzen delarik, mahain inguruan dauden ordezkari politiko gehienek irriz eta trufa aritzea? Hau iraina! Dena ez da berdin ez. Garaiak aldatu dira. Anti-demokratikoki gehiengo osoa duen ekipa aldatu da ere, eta horiek, bizi diren herria bera, Uztaritze bera, mespretxatzen dute! Ez ditugu utziko. Guk, hauteskunde programan proposatu genituen neurrien alde lanean segituko dugu. Euskal Herritarrek euskara jakitea, eta euskaldunok euskaraz aritu ahal izatea eskubidea baita. Herriko Etxetik, Hizkuntza Poltika ausarta eta osoa bideratu arte kemenez arituko gira!
Moquerie, rires non dissimulés, rejet public et arbitraire d'une lettre écrite en euskara (langue basque)... la liste des signes de mépris est longue. Elle représente bien l'intolérance et l'orgueil de la pseudo-majorité municipale. La commission "politique linguistique" demandée par HBD fut créée, sous le nom "langue basque"... faut pas pousser... Depuis? rien. Être basque ce n'est ni une question de sang, ni d'arbre généalogique; Au fond, le problème n'est qu'une question de respect. Respect des diversités, respect des cultures, respect de l'endroit où l'on vit, qu'il soit nouveau ou de tout temps, en l'occurence le Pays Basque. C'est une politique d'apartheid et de génocide culturel qui est pratiquée depuis de longues années, et dans tout le Pays Basque; et c'est avec cette politique que l'équipe Lesbats s'est alliée. Et ce n'est ni le journal municipal, ni les deux nouveaux panneaux "bilingues" qui vont masquer l'inaction cachée derrière! Il est grand temps que les reliques de mentalités obsolètes et anachroniques disparaissent. Il est grand temps de rendre justice à notre langue millénaire. Il est grand temps que les bascophones soient traités en tant que citoyens de même rang que les autres, et qu'ils puissent eux aussi pratiquer leur langue dans le respect des déclarations adoptées par l'ONU.
Azken aldizkariko AURKIBIDEA (33)
Herria Bizi Dadin - Altzabea; Hiribehere - 64480 UZTARITZE
diseinua: iF Diseinuak
licensed under a Creative Commons Aitortu-Ez merkataritzarako 2.0 License - 2009