2010eko irailaren 08a, asteazkena
KASUA: Pirineo Atlantiko-etako Prefetak disoluzioaz mehatxatzen du Euskal Herriko Laborantza Ganbara (EHLG). Afera larria da zeren 15.000 euroko isuna eta urte bat preso irriskatzen du EHLG-ko Lehendakariak baita Elkarte hau debekatua izaiten ahal da. Estatu frantsesak Elkartearen izaitea,izena eta xedea dizkio leporatzen. Kantonamenduka,Sustengu Taldeak sortu dira izenpetzeak biltzeko publikoaren eta Hautetsien aldetik. Uztaritzen eta Arruntzan, 300 izenpetze pasa bildu ditugu, 10 Kontseilari eta Auzapeza. Uztaritzeko Kantonamenduan ere, lan pollita egina izan da kasik Herri guzietan. Uztaritzen, urtarrilaren 10ean, EHLG-ren aldeko Sustengu Gaua antolatua izan da gure Latsa batzokian, 150 jende biltzen zirela Dantzari, Musikari, Mutxiko eta Kantariekin ostatu inguruan ogitarteko bat janez eta trago on bat gozatuz. Urtarrilaren 17an berritz, Uztaritzetik Ainizara joan ginen multxo bat, EHLG-ko 4. urte muga ospatzeko. Urtarrilaren 29an, Uztaritzetik beste toki anitzetik bezala, edo eguna harturik edo greba eguna pausaturik, Baionako Auzitegira joan ginen beste 2.500 jende bezala. Egun ZORAGARRIA! Mobilizazio handia EHLG-ren inguruan. Azkenean, Auziak 9 oren iraun ondoan, prokuradoreak izena aldatzea galdegin zion EHLG Elkarteari... Martxoaren 26an epaileek Euskal Herriko Laborantxa Ganbara xuritzen dute, bere lana izen eta molde berean segitzen ahal duela erabakiz. Apirilaren 6an Estatuaren bozeramaile den prokuradoreak auziaren emaitzaz dei egiten du. EHLG berriz auziperatua izanen da beraz, urtea bururatu aitzin, Pauen. EHLG, sekulan baino gehiago, gure sustenguaren beharretan dago.
Le Préfet des Pyrénées Atlantiques veut interdire l'Association (Loi 1901) EHLG. L'affaire est grave puisque le Président de l'Association EHLG risque une amende de 15.000 euros et un an de prison ferme. De plus l'interdiction de l'Association est en jeu. L'Etat français argue du fait que le nom et les missions d'EHLG" sont de nature à créer dans l'esprit du public une confusion avec l'exercice d'une fonction publique ou d'une activité réservée aux officiers publics ou ministériels, et en l'espèce une confusion avec la chambre d'agriculture des Pyrénées Atlantiques". Par Canton, les Soirées de Soutien se sont organisées ainsi que la récolte des signatures des 100 et des Elus. A Uztaritze et Arruntza, 3 listes de 100 ont été remplies. 10 Conseillers et M. le Maire ont donné leurs signatures. La plupart des villages du Canton d'Uztaritze ont très bien travaillé. A Uztaritze, le 10 janvier, la soirée de Soutien à EHLG a rassemblé 150 personnes autour des danseurs, musiciens et chanteurs. Le 17 janvier, nous avons été à Ainiza pour le 4e Anniversaire de EHLG. Le 29 janvier, nous nous sommes mobilisés pour aller au procès de EHLG comme 2.500 autres personnes. Journée FORMIDABLE! Grande Mobilisation autour de EHLG. Après 9 heures d'Audience,le verdict est renvoyé au 26 mars. Relaxe pour EHLG mais l'état s'acharne et le procureur fait appel. Il y aura donc un autre procés. La mobilisation continue.
Azken aldizkariko AURKIBIDEA (33)
Herria Bizi Dadin - Altzabea; Hiribehere - 64480 UZTARITZE
diseinua: iF Diseinuak
licensed under a Creative Commons Aitortu-Ez merkataritzarako 2.0 License - 2009