







08ko Uztaileko aldizkaria - sar hitza
"Tsunami"- [fr]
Hitz bortitza bainan azken hauteskundeetan gertatu dena ongi laburbiltzen duena. Uztaritzek lur ikara bat senditu du. Alkian jarriak zirenak eramanak izan dira. Bakoitzak hor daukalarik gogoan honelako honen zergaitia eta parada baten galtzea bilatzea…
Kanpaina ez da nehorentzat epela izan. Esperantza berriak piztu dira, eztabaidak izan dira. Herritarrekin harremanak ainitzak eta emankorrak izan dira. Batzuek saltsa nahasteko gezurra, iruzurra edo engainua erabili nahi izan dituzte. Beste batzuk ? Berberak ? Tripazuriak izan dira salaketak egiteko izenik eman gabe. Honelako ibil moldeek demokraziari ohore egiten ote diote ? Bakoitzak aurkakoaren hanka sartze guziak balia ditzan, hau da lege demokratikoa, baldintza batekin halere : hitzen gerla ez dadila gezurkeria bihur.
Orain dator eraikitzeko garaia. Ekipa berriari tokatzen zaio dituen konpetentzien erakustea, bere programa obratzea eta hitzemana atxikitzea ; ez baita aski komunikabide berrien baliatzea. Txarrena liteke ekipaz aldatzea deus ez aldatzeko.
Herria Bizi Dadin ez da protesta antzu batean mugatuko, horretan nahi baitute kontrakoek zokoratu. Betidanik bezala, Uztaritzeren garapen orekatua bilatuko du, begirunezko elkarrizketa bizkor batean. Pasioen gainetik, arazoak eztabaidatuz, ikuspunduak bilduz, dozierrak landuz eta informazioa zabalduz.
Bakoitza bere interes propioetarik urrun, gure hautetsiek osoki parte hartuko dute elkarbizitzaren eta ontasun amankomunaren alde.
Herria
Bizi Dadin - Altzabea, Hiribehere - 64480 UZTARITZE
hbd@herriabizidadin.org
azken aldizkariko Aurkibidea (32)
•
Herriko Biltzarrak
Conseils Municipaux
•
"Ekonomia" Jendarmeria
"Économie" - Gendarmerie
•
Herriko bozetaz
des élections municipales
•
Gezurrei harrapostuak
Réponse aux calomnies
•
Lesbatsen ekipari
À l'équipe Lesbats
•
Kantonamenduko bozak
Élections cantonales
•
Errepresioa
Répression croissante
•
Etxegintza
Projets immobiliers