







08ko Uztaileko aldizkaria [32. zbk]
Ttipikeriek zikinduriko
hauteskunde kanpaina
[en français plus bas]
" Zer tsunamia !” emaitzak ikusiz, lehen itzuliko konduen begirale baten errana. Zinez hala izan da, eta bigarren itzuliak tenpesta hori baieztatu du :
- Aise irabazle ateratzea pentsatzen zuen Auroy - St-Jean elgartu zerrenda bozen %30,66rekin azkena gelditu da.
- Guttik hein hortan aurkitzea uste zuten Herria Bizi Dadin – Unis à Gauche elgarretaratu zerrenda, lehen itzuliko emaitzen arabera Herriko Etxea lortzen ahal zuena, bozen %33,61ekin bigarren, lehenak baino 68 boz guttiagorekin.
- Nehork, eta berak ere, toki hortan aurkitzea pentsatzen ez zuena, Lesbatsen zerrenda irabazle %35,73 bozekin (duela gutti bere helburua aitortzen zuen : “berdin zait, aurkezten naiz, erortzen naiz, bainan nirekin eroriko da” bere joan den urteko nagusiaz mintzatuz).
Oraikoan 692 bozkatzaile berri gehiagorekin joan diren hauteskunde hauek, mende erdia pasa, Herriko Etxearen kudeaketa aitaren eskutik semera pasatuz uzteko ginuen ohitura erroz gora bota dute.
- Auroy-ren zerrenda, Saint-Jean jazko aurkako zerrenda baten buru zena bereganatua izanikan ere, errautsia. 2001eko bien bozak kondatuz 1691 bozetara heltzen ziren. Oraikoan, jende emendatzea izanikan ere 819tarat doi doia helduak : zuzendaritzaren higadura, jendeek gehiago soportatzen ez duten itsuski emendatuz doan hirigintza, herria logune bilakatu duen kudeaketa, gardentasunik gabeko hautu aldakorrak, lagunak untsa xerbitsatzea… hara hor, hain segur, fidantzia galtze ikaragarri hori sortu duten arrazoinetarik zoinbeit.
- Frantses ezkerrak aldiz, Unis à Gauche zerrendaren lehen itzuliko emaitzen bidez, emendatze eder bat ezagutu du : %15,61 boz 2001ean (422 boz), %20,03 oraikoan (609 boz). Jendetze berri etorkinak, Sarkozyren kudeaketa moldearen desgustuak dukete zerbeit ikustekorik emendatze hortan.
- 2001ean baino 100 boz gehiagorekin, Herria Bizi Dadin abertzale taldeak ere, bere gorakada segitzen du (2001ean 679 boz lehen itzulian, 2008an 779 boz lehen itzulian). Eta hori erran behar da, sekulan ezagutu ez duen giro txar batean (izenpedura gabeko letra zikinak, kalomniak, salatze, gezur, mehatxu…). HBDko kide eta hautetsien laneko molde seriosa, dozieren lantzeko ohitura, kontseiluan ahoan bilorik gabe mintzatzeko moldea, proposamenak eta ez adostasunak aintzinatzea, jendeen oharrak eta asmoak kondutan hartzea, aldizkari eta web gunearen bidez informazioa zabaltzea (herriabizidadin.org), HBDko luzarako lan horrek baduke zer ikusirik bere alde boza eman duten kopuru atxikitze eta emendatze hortan. Kondutan hartu behar da ere, baikorki, lehen aldikotz HBDk bete duela bertze zerrenda batekin elgartzeko urratsa bigarren itzuliko. Horren bidez, sekulan gertatu ez bezala, Herriko Etxea eta lehen aldikotz auzapez abertzale bat lortzeko heinean gertatu da HBD, ez baita gutti !
Herria Bizi Dadin eta Unis à Gauche bigarren itzuliko elgarretaratuz batzuer esperantza bertzeer errabia sor arazi diete. Azken hauek, elgarretaratze hori ezin ikusiz, ez diote barkatu. Geldi geldia, zernahi erranez, elgarretaratze hori hautsi edo zikindu nahiz, hastetik bururaino ez dute bertze jokamolderik eraman bai Auroyren, bai Lesbatsen zerrendek, bai departamenduko PC/PS mahai buru eta bertze herritar batzuek. “Gorrien eta terroristen” beldurra zabaldu nahian, prentsa, irrati, eskuorrien bidez, bai eta ere etxez etxe ibiliz, zernahi zikinkeri eta gezur zabaldu dituzte bereziki abertzaleen kontra. Nahiz errex izan zitaken Lesbats eta Auroy-ren zerrendetako batzuen fama txarrak baliatzea eta plazaratzea, Herria Bizi Dadinek ez du jokamolde hortan sartu nahi izan. Bere hauteskunde saila, Herriko Etxean iragan lana eta Herriaren geroa baizik aipatuz ereman du.
HBD/UG zerrenda elgarretaratuak irabazten ahal zuken : 1.388 boz (%45,65) bilduak zituzten bien artean lehen itzulian. Elgarretaratuz, bigarren itzulian, 1.081 boz bildu dituzte, %33,61. 68 boz eskas lehen ateratzeko ! Lehen itzuliko 307 bozkatzaileek elgarretaratze hori ez dute sustengatu nahi izan. Nahiago izan dute Auroy edo Lesbatsi irabazteko parada utzi ! Zergatik ote ? Gure ustez, nahas mahas :
- bertze bi zerrendek eraman duten kanpaina zikinaren ondorioa.
- HBD sustengatu nahi ez duten abertzale zonbeiten eskasa
- Baiona Pabeko PCF/PSFko mahai buruak segitu nahiago izan dituzten ezkerreko bozkatzaile andana baten sustengu falta.
Batzuk bertzeen hautuen ondorioa Aimer Ustaritz lehen eta Lesbats auzapez, doi doietarik, 10 herritarretarik 3en sustenguarekin baizik ! Herriko Etxean Aimer Ustaritz-ek 20 alki, HBD/UGek 5, Ustaritz Ensemble-k 4.
Indarren araberako banaketa bitxi eta kakola ! Demokrazi bitxi, kakol eta faltsua !
Ohargarri, hauteskunde horietarik H.B.D. azkarturik ateratzen da : hiru uztariztarretarik batek abertzaleak sustengatzen edo heiekin lanean hartzea onartzen du.
Gure partetik, bihotz bihotzez eskertzen ditugu lehen itzulian HBDri beren boza eman dutenak bai eta ere bigarren itzulian HBD/UG zerrenda elgarretaratuari beren sustengua ekarri dioten guziak.
BILAN ÉLÉCTIONS MUNICIPALES
Une campagne tâchée
de bassesses
L’alliance Auroy - St-Jean bonne dernière avec 30,66% des voix, l’Union des listes Herria Bizi Dadin - Unis à Gauche qui, mathématiquement pouvait gagner la mairie et que bien peu pensaient trouver à ce niveau, deuxième avec 33,61% à 68 voix du premier, la liste Lesbats que personne - y compris lui-même, selon ses propres dires - n’attendait à cette place, en tête, de justesse, avec 35,73% des voix.
L’alliance Auroy - St-Jean ressort laminée. Totalisant 1.691 voix en 2001, elle n’en regroupe que 819 malgrè la forte augmentation du nombre d’électeurs (+692) : conséquence du type de gestion et des orientations globales données à la commune.
Progrès de la Gauche française passant de 15,61% en 2001 à 20,03% : nouvelle population ? rejet de la politique Sarkozy ?
Avec 100 voix de plus qu’en 2001 les voix abertzale avec Herria Bizi Dadin continuent également à progresser : 679 voix au premier tour 2001 - 779 voix au premier tour 2008. Ceci dans un contexte difficile jamais connu à ce jour (Lettres anonymes, calomnies, délations, menaces…). Ce progrès s’explique par le sérieux, la régularité au travail des élus et des membres de HBD et l’avancée des idées qu’ils développent.
Pour la première fois, à l’issue du premier tour, une union se fait entre Herria Bizi Dadin et Unis à Gauche. Elle devient la cible des deux autres listes en présence et celle des états majors PCF/PSF du département : tracts et déclarations mensongers, calomnieux sont répandus agitant la peur du “rouge et du terroriste”.
Cette Union qui totalise 1.388 voix au soir du premier tour (45,65%), en rassemble 1.081 au deuxième. 307 électeurs n’ont pas voulu soutenir cette union et ont préféré laisser leur chance soit à Auroy, soit à Lesbats. Comment expliquer ce résultat ?
- campagne de dénigrement des listes adverses
- quelques voix abertzale qui n’ont pas soutenu HBD
- beaucoup de voix de la gauche française qui, obéissant aux ordres des états-majors, n’a pas voulu aider à installer les abertzale à la mairie.
Au bout du compte : Lesbats, maire avec les voix de 3 électeurs sur 10 et les forces abertzale en progression avec un Uztariztar sur trois qui soutient ou accepte de travailler avec Herria Bizi Dadin.
Merci de tout cœur à tous ceux qui, au premier tour, ont voté Herria Bizi Dadin et à tous ceux qui, au deuxième tour, ont accordé leur suffrage à l’union HBD/U.G.
Herria
Bizi Dadin - Altzabea, Hiribehere - 64480 UZTARITZE
hbd@herriabizidadin.org
azken aldizkariko Aurkibidea (32)
•
Herriko Biltzarrak
Conseils Municipaux
•
"Ekonomia" Jendarmeria
"Économie" - Gendarmerie
•
Herriko bozetaz
des élections municipales
•
Gezurrei harrapostuak
Réponse aux calomnies
•
Lesbatsen ekipari
À l'équipe Lesbats
•
Kantonamenduko bozak
Élections cantonales
•
Errepresioa
Répression croissante
•
Etxegintza
Projets immobiliers