







08ko Urtarrileko aldizkaria - BILANA - sar hitza
Goazen bozkatzerat! - [fr]
2008, urte berria, 7 urte iraun duen agintaldi baten bukaera, hauteskundeen ondotik bertze 6 urteetako idekiko den epe berri baten bezpera. Joan diren urteen bilana egiteko tenoria da. Hori da aldizkari hunen helburua.
- Herria Bizi Dadineko gure hiru hautetsiek 2001eko hauteskundeetan hitzemanak bete dituzte : lan talde berezi edo orokor, herri elkargo, CCAS eta herriko kontseilu guzietan parte hartu dute, han Uztariztarren %26ak galdegin bezala beren boza eta ikusmoldeak entzunaraziz.
- Herriko kontseiluetan agertu pundu guziak eztabaidatu dituzte, erabakier buruz eta heien ondorioetaz galderak eta oharrak eginez. Herriko Etxean aurkitzen ahal diren kontseiluetako txostenen idatziak hor ditugu lekuko.
- zazpi urte hauetan elkarte eta partikularren boz eramaile izan dira, herriko kontseiluetan auzapezari galdera idatziak luzatuz.
- Kontseiluetako erabaki gaiak aztertu ondoren, behar aldi oro oharrak, aldaketak edo aterabideak aitzinatu dituzte.
- Onak iduritzen zitzaizkien erabakiak onartu dituzte, heien ustez denen onetan ez zirenak gaitzetsi, eta hautetsi batzuen interesentzat baizik ez zirenak salatu.
HBDek, azken 19 urte hauetan letra untzietan zabaltzen dugun aldizkariaren bidez jakinian emanak zaituzte, eta hori bere hautetsi eta kideen lanari esker. (azken 7 urte hauetan 14 aldizkari argitaratu ditugu, urtean 2).
19 urtez, Herria Bizi Dadinek eginahala serioski egin du Herriko Etxean bere lana, eta arituz ainitz ikasi du. Bere bidea segitzeko xedea du. Berriz ere, martxoko herriko bozetako 29 hautetsi gai proposatuko dauzkitzue Herria Bizi Dadinek. Lana untsa egin dugula eta zuen konfiantxa merezi dugula pensatzen baduzue, 19 urte luzez herri buru izan dugun auzapez berak gure herria kudeatzea aski dela pensatzen baduzue, aldatzeko tenorea etorria dela pentsatzen baduzue, orduan, zueri bakotxari da behar dena egitea. Zuek nahi baduzue, Herria Bizi Dadin oposiziotik Herria kudeatzerat pasatzeko prest dago. Gu bakotxaren esku dago !
Herria
Bizi Dadin - Altzabea, Hiribehere - 64480 UZTARITZE
hbd@herriabizidadin.org
azken aldizkariko Aurkibidea (31)
•
Herriko eraikinak
• Batiments communaux
•
Herriko kudeaketa
Fonctionnement municipal