







08ko Urtarrileko aldizkaria [31. zbk]
Kudeaketa txarra eta gezurrak - [fr]
Eraikuntzak : etxegintza metaketa. Uztaritzeren logune itxura, aspalditik gure auzapezak sustatua, urtero haunditzen ari da. Eta beti, herritarrek irabazten duten hilabete sarien araberako egoitzak eskas !
Azken hauteskundeetarik hunat Uztaritzek goimailako etxegintzalariak bere eremuetan sartzen ikusi ditu : Alday, Bouygues, Sagec, Pichet... Horier lotua egoitza eraikitze akulatzea : eraikuntza ttipiak kontutan hartu gabe, gaur egun, 2006-2007ko baizik 500 egoitza pasa eraikuntza konda litaizke (bukatuak, ari edo asmaketa aitzinatuak) gure herrian.

Prezioak gero’ta gorago. Hemengo hilabete sarietarik urrun.
Egoitza sozialak : zonbeit eraikuntza, guttiegi beharren arabera. PLU-ren legeak hektarea baino haundiagoko eremuetan egoitza eraikuntzen %20a soziala izaitea galdatzen du. Ez da egokia eta ardura promotoreek arau hori itzulikatzen dute. Hala nola, Alday salbu, bertze proiektu guziak hektarea bat baino ttipixagokoak dira. Bere aldetik, Heraitzen, Bouygues-k bere eraikuntzak bi zatitan aurkezten ditu, bi proiektu ezberdin balira bezala, parez-pare direlarik.
HBD-ek PLU hori berriz ikustea galdetu bainan Auroyren zerrendak ez du onartu.
EPFL
Untsalaz lurren prezioak apalarazteko eta herriak lurrak erosten laguntzeko sortu egitura da EPFL hori. Uztaritzen hunen lehen urratsak porrot egin du : Heraitzen, jabe batek bere lurra salmentatik ateratu du, EPFL-ek sudurra sartzen zuela ikusi duelarik. Ikusiz EPFLen ahal ekonomiko nigargarriak, HBDek ez zion egitura hunen sortzeari bere baimena emana eta jendeen engainatzeko joko bat baizik ez zela salatua zuen. Arrazoinekin.
Abiadura Handiko Trena eta etxegintzako baimenak
Ikusiz Abiadura Handiko Trenaren (AHT) burdin bide berri bat eta geltoki berri bat eraikiak izan litaizkela hemendik urte gutti Uztaritzeko eremuetan, HBDek etxegintza baimenetan jendea arriskuaz jakinian emaitea galdegin du. Auroy zerrendaren eta St Jean kontseilariaren haserrea sortu du horrek : “egon ixilik ! Utzi lurrak saltzerat ! Eraikitzerat ! Bakotxari informazioa aurkitzea ! Beldurra sarrarazten duzue !…” beren aldetik eman arrapostua. Jaun auzapezak baieztatzen zuen ikus molde hori Urriaren 3an “Radio France Bleue” irratian : “ez ditugu holako eremu zabalak gakotzen ahal, biziak segitu behar du...”
Hara nola Uztaritzek segitzen duen geldi geldia, Herriko etxean buru diren auzapeza eta zerrendak hautatia dioten bidea : gero’ta haundiago izanen den herri logune zabala. Erran behar da 19 urte hauetan auzapeza bera dugula, eta lehenago hirigintzako axuanta zela. Badu beraz zer ikusirik Uztaritzek orai daukan itxurarekin. Etxegintza ez da hirigintzaren adar bakarra. 25 urte hauetan ez dugu auzo eta jendeen bizitzearen hobetzearen plangintza orokorrik ikusi : egun hau, bihar hori, etzi hura, horra Auroy gure auzapezaren lan moldea. Luzarako plangintza orokorrik ez, jendeen galdezketarik ez. Hauek beren ikusmoldeak jakinarazteko taldeka antolatu behar izan dira herrian. Azkenik sortuak, Heraitze kexu (HEC), TGV-ren aurkako taldea (Uztaritzen Ingurumena Zaindu)…
Herria
Bizi Dadin - Altzabea, Hiribehere - 64480 UZTARITZE
hbd@herriabizidadin.org
azken aldizkariko Aurkibidea (31)
•
Hirigintza
• Urbanisme
•
Herriko eraikinak
• Batiments communaux
•
Herriko kudeaketa
Fonctionnement municipal