







08ko Urtarrileko aldizkaria [31. zbk]
Hizkuntza eskubideen errespetutik urrun… - [fr]

Euskararen inguruko datuak kezkagarriak izaten segitzen badute ere, jarrera aldaketa bat gertatu da azken urteetan. Lehen, mespretxatua zen gure hizkuntza eta pentsa ezina zen horren aldeko urratsak ikustea herriko etxetik. Garaiak aldatu dira eta egun, azkenean, jende gutti harrotzen da euskararen aurka.
Hainbat desmartxek aldeketa hori lagundu dute, tartean, herriko etxeen inguruan, Uztaritzen ere, euskalgintzak landuriko hitzarmena.
Alta urratsak ez dira gaiak galdegiten duen neurrikoak. Alabainan, euskarari buruz ari girelarik bizitzeko erabiltzen den komunikazio tresna batetaz ari gira. Euskaraz bizitzea eskubide bat da, dretxo bat.
Herriko Etxeak egin duen lana eskasa izan da. Bistan da, zerotik abiatuz, eginiko apurra zerbait dela dirudi. Alta, anitzez gehiago egin zitekeen hainbat hutsune ez balira izan ; Denboran urratsez-urrats zehaztua litzatekeen planik ez da egin, teknikari propiorik ez da hartu hori bideratzeko eta herriko etxeko lan taldea itsaso zabalean galdurik bezala ibili da.
Ondorioz ez da koherentziarik izan euskararen alde izan zitekeen politika linguistiko honetan. Orokorrean eginiko aldaketetan, gibelerako urratsak eginak izan dira ere, euskara eta frantsesa zekiten pertsonak erdaldunekin ordezkatuz…
Funtsean egina izan dena biziki sinbolikoa izan da eta horrek uztariztar euskaldunak bigarren mailako biztanleak izaterat kondenatzen gaitu oraindik…
Herria
Bizi Dadin - Altzabea, Hiribehere - 64480 UZTARITZE
hbd@herriabizidadin.org
azken aldizkariko Aurkibidea (31)
•
Herriko eraikinak
• Batiments communaux
•
Herriko kudeaketa
Fonctionnement municipal
•
Euskara
• Euskara [langue basque]