







08ko Urtarrileko aldizkaria [31. zbk]
Perspektiba eskasak kadiren jokorako
doinua ematen du - [fr]
Bururatu lanak :
- Landagoien eta Eliza nagusiaren berritzeak. Azken hau ainitz urtez arta gabe utziaren bortxaz garestia.
- Bilgune eta “Lyonnaise des Eaux” eraikuntzen erosteak.
- Eskoletako jantegi nagusiaren haunditzea.
- Eraikuntza berriak : atseden zentroa eta Ikastolaren egoitza, IFCAM bankoen ikastegiaren barneak Guadelupian, Herriko Etxearen osatzaile Gaztelondoa. Azken proiektu hau HBD-ek ez du baieztatu. Bertze aterabide merkeagoa aitzinatua ginuen (Herriko Kontseiluendako Lapurdi gela baliatzea). Bertze erabaki guzier bere sustengua ekarri du HBD-ek.
Gure kezka eta ezadostasunak.
- Kezkagarria, Bilgune arta eta kasurik gabe utzia hoinbertze denbora huntan ikustia.
- Ezadostasuna, Guadelupiako ingurua molde guzietako hoinbertze eraikuntzez betetzearekin.
- Ezadostasuna, Posta Lota ondoetarat eramatearekin. Purguri gelditzen zaizkion lan eta bizi iturrietaz huts lezake oraino gehiago.
- Ezadostasuna, Liburutegia Guadelupiarat aldatzeko asmoarekin. Eskoletarik urrunegi bailitaike. Ainitz burrasok gure ikusmoldea izanez, Auroy-ren zerrendak pundu huntan gibelerat egin du.
- Ezadostasuna auzapezak beti gogoan daukan herriko eraikuntzen baliatzaileen trukaketak : liburutegiaren egoitza Ur zindikatari saldu, Liburutegia bertze nunbeit koka, Ikas Lotatik Guadeluperat, Posta beharba, edo Ikas, “Lyonnaise des Eaux”-ren egoitzarat... Aldaketa asmo horiek erakusterat emaiten dute gure auzapez eta haren zerrendaren luzarako ikusmolde eta plangintza eskasa. Egin arau eraikuntzak edo ttipiegi edo ez egokiak edo beren helburuaz aldatu beharrak...
Kezkagarri ere heldu den hauteskundeak aitzin azken mementoan auzapezak agertzen dituen asmo batzuk :
- Mediateka berri bat eraikitzea Bilgune eta Bixintxo eskola artean gelditzen den azken eremu hutsa betez. Zer toki geldi litaike hor ospatzen diren pesta herrikoientzat ? Nun eraiki oihalezko aterbeak ? Bixintxo eskolari gelditzen zaion eremu hertsiari kenduko ote zaio oraino gehiago mediatekarat hurbilduko diren kamioieri segurtatzeko beharko duten pasaia ?
- Jendarmeria berri baten eraikuntza proiektua Kapito Harri ingurunean. Garrantzitsu ote dea 30 jandarmen kaserna bat Uztaritzerentzat ? Zuhurtzia ote dea 40 urteko banku maileguak hartzea, jakinez jendarmeriak 9 urteko alokamendua segurtatzen duela ? Su hiltzaileen barna bide bazter hortan eraikitzea ez ote litaike garrantzitsuagoa ?
Herria
Bizi Dadin - Altzabea, Hiribehere - 64480 UZTARITZE
hbd@herriabizidadin.org
azken aldizkariko Aurkibidea (31)
•
Herriko eraikinak
• Batiments communaux
•
Herriko kudeaketa
Fonctionnement municipal