







07ko Uztaileko aldizkaria - sar hitza
Faltsuak ! - [fr]
Zonbat hauteskunde hilabete gutti barne ! Zonbat mintzaldi ! Zonbat biltzar publiko ! Honbertze mugimendu ikusiz, laster errana litaike egiazko demokrazi mamitsu paregabekoa hor bizi dugula.
Demokrazi paregabea, ikusiz denboran Algerian gertatua : FIS alderdiak (islamistak) hauteskundeak irabazi zituelarik emaitzak ezeztatuak izan ziren. Turkian emaitza berdintsuak ikusiz, armadak gauzak hartzen ditu eskutan.
Duda izpirik gabe ez gaude ados alderdi irabazle horiekin. Bainan jokamolde horietaz badugu gure ikusmoldea : hauteskundeetako emaitzak ez zaielarik arduradunei komeni, emaitza horiek ezeztazea diktadura baten ibilmoldea da, ez demokrazia batena.
“Ezin da holakorik gerta gure herrialde demokrata paregabe hauetan !” har litaizke zonbeit espantuka gure artean. Ez egin espantu ! Egin moldea ez da segur berdina, bainan ondorioa berbera.
Hego Euskal Herrian, poderea trabatzen dituzten alderdi abertzaleak (Herri Batasuna, Batasuna…) legez kanpo emanak dira. Berrogoita hamar urte dituen aspaldiko alderdi zahar bati (EAE-ANV) hauteskundeetan zerrendarik aitzinatzea debekatu diote, berdin herritar plataforma taldeentzat. Ororen buru… hautesgai zerrenda debekatuak. Molde hortan emaitzetan traba gutti poderearen jabe diren alderdi politikoentzat.
Ipar Euskal Herrian Departamendu baten sortzeari buruzko galdaketa ahala bera da ukatua. Molde hortan Euskal Herriaren lurraldetasuna kontutan har lezakeen inztituzio baten sorkuntza agortzen da. Hor ere ez da poderedunentzat emaitza kezkagarririk ez baita emaitza ukaiteko ahalik ere.
Han, aldizkariak debekatuak dira (Egin, Egunkaria, Ardi Beltza…) hemen, berriak gordeak, ixilduak. Zer faltsukeria !
Gizartearen zati bati oinarrizko dretxoak ukatuak zaizkiolarik (bere ikusmoldea agertzea, jakinian emana izaitea…). Zer gelditzen zaio ?
Frantziako Konstituzioaren sar hitza gisan den giza eskubideen deklarazioak, bakotxak bere ikusmoldeen agertzeko eskubidearen pare jartzen du zanpatzeari jazartzeko eskubidea.
Herria
Bizi Dadin - Altzabea, Hiribehere - 64480 UZTARITZE
hbd@herriabizidadin.org
azken aldizkariko Aurkibidea (30)
•
Herriko Etxeko biltzarrak
Conseil
municipaux
•
Hautetsi baten demisioa
Démission d'un élu
•
Etxegintza asea
Immobilier, immobilier!
•
Auzapeza kondenatua
Le Maire condamné
•
Matzikoenia panan
Matzikoenia en panne
•
Gutuna
Courrier d'(é)lecteur
•
Heraitzeko ikastetxea
École d'Heraitze
•
Konponbidea eta Milakabilaka
Résolution du conflit