







06ko Abenduko aldizkaria - sar hitza
Demokrazia ukatua - [fr]
Errobi Herri Elkargo berria sortu zauku ! Bainan… Herriko Etxean %42,2 bozeri esker nagusi den taldeak du bakarrik Elkargo hunen kudeaketan parte hartuko. Hori izan da talde hunek hartu duen azken erabakia. Xuri bozkatu duen bakarra salbu, denek nahiago izan dute berentzat atxiki Herri Elkargo horren kudeatzeko Uztaritzek dauzkan ordezkarien 4 alkiak. Batek ere ez du aski kuraia ukan bere boza emaiteko aurkako zerrendetako ordezkari bat Herri Elkargo horren kudeaketan izaiteko ahalari. Baionan Grenet baino trixteago : han, aurkako taldeeri alki bat utzia izan zaie ! Zer trufa, zer ostikoa demokrazia ibilmoldeari !
Alta H.B.D.ek aski goiz aitzineko kontseiluan buruilan egina zuen galdera. "Ikusiko dugu, pentsaketak eginen ditugu" ihardoki zuen Auzapezak. "Ez da zuen afera ! Alde hemendik!" hara Auzapezaren taldearen azken hitza. "Hauteskundeetako garai huntan ez dugu zuekin kalapitan hartzera joan nahi Herri Elkargo hortarat" azpimarratu zuen gainera, taldearen hautua argitzeko, auzapeza ordezkatzen zuen diruzain axuantak. H.B.D.ko hautetsiek trufa zikin baten pare hartu zuten azken ohar hau. Ez ote dukete aski garbiki erakutsia ez direla Herriko Etxerat etorriak hika mika beren intresen alde hartzeko bainan bai Uztaritzeren geroari buruz sortzen diren hautuen eztabadeetan oneski parte hartzeko ? Zer da hemen ere ikusmolde bakar bat baizik ona, bertze guziak txarrak? Beldur hori zertako ? Eztabaden beldurra? Bertze ikusmoldeen beldurra? Ikusiz zoin xuhurki, hertxiki bertze elkargoetako gorabeherak zabaldiak diren Herriko Kontseiluan, zer konfiantxa ukan molde hortan Herri Elkargoan eginak izanen diren hautuetan ?
Bai ! Hauteskundeetako garaian sartuak gira. Auzapezak, lehen axuantak eta beren taldeak erakusterat emaiten daukute hor zer joka molde hautatzen duten herriaren kudeaketako : ixiltasuna, gordekuntza, gauzak aitzina ixilka eta gordezka. Ez da hori Herria Bizi Dadinek eta hainitz Uztariztarrek ere, demokraziaz daukagun ikus moldea. Orroituko gira.
Herria
Bizi Dadin - Altzabea, Hiribehere - 64480 UZTARITZE
hbd@herriabizidadin.org
azken aldizkariko Aurkibidea (29)
•
Herriko Etxeko biltzarrak
Conseils Municipaux
•
Etxegintza Uztaritzen
L'immobilier à Uztaritze
• Matzikoenia
Passage en force
•
Euskara
Rendez-vous dans une autre vie?
• Purguko eihera
Le dernier moulin de Purgu
• Baiona-Garazi tren bidea
Zezette
• HBDren Biltzar Nagusia
AG d'HBD
• Herri Elkargoa
Communauté des communes