06ko uztaileko aldizkaria - sar hitza
Mediateka eta Posta

Médiathèque, bibliothèque, Poste, des projets de création, de déplacement. Peu après sa création, il est question de sortir la bibliothèque de son site pour l’intégrer à la nouvelle médiathèque. On parle de plus en plus également du déplacement de la Poste vers un autre site. HBD s’est résolument opposé au déplacement de la bibliothèque vers Guadelupia. Elle doit rester proche des écoles et du centre de loisirs. Elle se fixera, peut-être, sur l’espace actuel de la « Lyonnaise des Eaux ». Quant à la Poste, elle était prévue, dans un premier temps, dans ce même endroit. Partira-t-elle du Bourg ? Ne partira-t-elle pas ? Là aussi HBD dénonce ce déplacement qui déshabille un peu plus ce quartier de ses activités.

Azken hilabete hauetan, zer nahi toki aldaketa asmatuak izan dira Herriko Etxeko buru diren gogoetan. Dakigunaz bi xede sortu dira memento bertsuan : mediateka bat eraiki behar zela gure herrian eta toki hertxian izanez, posta behar zela tokiz aldatu Purgutik ateratuz.

Hastapenean « Lyonnaise des Eaux » ko egoitza Herrikoa izanez pentsatu zuten Posta hor kokatzea. Ber denboran Lapurdin kokatua den uraren sindikatak toki handiagoa behar zuela jakin arazi du. Auzapezak aitzinatzen duen aukera, liburutegia ken Lapurditik sindikata han emaiteko eta liburutegia igor mediatekarekin Guadelupeko eremuetarat.
Hor HBDko hautetsiek beren ez adostasuna azkarki entzun arazi dute : ezin da eskolek baliatzen duten liburutegi bat hola heietarik urrundu. Eskoletako arduradun eta burraso andana batek erakusten dute beren haserrea.

Trukadak beraz denak berriz haste ! Azken asmaketa : mediateka eta liburutegia emaiten ahal litaizke «Lyonnaise des Eaux» delakoaren egoitzan !

Eta Posta ? Posta ez dakigu xuxen zer eginen duten orain dio auzapezak bainan beharrez eraikitzen ahal ginuke zerbait «Lyonnaise des Eaux» eta bidearen artean den gune berde horretan.

HBDkoeri eta bertze batzuer ere iduritzen zaie ikus molde hori ez dela seriosa. Dena den, Posta Purgutik aldatzeaz mehatxatua da. Okerkeri eta makur bat Purguko biziarentzat dio HBDek. Aldaketa hori ez litaike bizi emaile, hustua edo husten ari den auzo horretan.

 


Herria Bizi Dadin - Altzabea, Hiribehere - 64480 UZTARITZE
hbd@herriabizidadin.org

 

AurkibideA


• Herriko Etxeko biltzarrak
Conseils Municipaux

• Aurrekontuak
Budget primitif

• Uholdeak Xopolon
innondations à Xopolo

• Ura - Eau

• Konponbidea
Résolution du conflit en EH

• 46.000 izenpedura
Nouveau pari pour Batera

• Gaztetxe bat ala ez?

• Mediateka eta Posta

• Ikastola berria

• CCAS

• Gure proposamenak

• Auzoen itzulia: Purgu
Tour des quartier: Le Bourg

• PCD

• Ongi etorri Joël

• Basoak eta kartoiak
Verres et cartons

• Mari Santsana