06ko uztaileko aldizkaria - sar hitza
Ah Gazteak! -
[fr]

Han eta hemen, gazteri buruz, zernahi behako eta ele xorrotx. Denak saski berean sartzea laster egina : errespetu gabeak, alferrak, buru beroak... Ahantzia ote dugu gu ere gazte izanak girela eta urte haietan biziki gaizki ikusiak. Belaunaldi edo generazionen arteko betiko hikamika dudarik gabe eta, hain segur, ondokoer adinetakoen makilaren pasatzeko beldurra, ororen buru zahartzearen beldurra. Nihundik ere ez zaie galdegiten dutena eman behar, nihundik ere utzi zerbeit berek kudeatzerat. Erran gabe doa, horiek denak, beren onetan erraiten eta egiten ditugula. Beren geroaz baizik gira axolatzen zeren jakina da ez dutela deus errespetatzen.

Ez ditake gazteentzat errex helduen ele eder laguntzaile horiek sinestia. Zonbat eta zonbat adinetako, bereziki gure arduradunetan, ez dira erran horietaz urrun bizi. Adibide zonbeit. Beha CPE-aren inguruko gatazkak. Bi hilabete gatazka. Bi hilabetez, alderdi politiko nagusien buruak aterabide bat bilatzen hartzeko orde, bat bestiari pusaka, zoin gehiagoka, Frantziako lehendakaritzako lasterketan nola beretako balia gertakari horiek. Zer pentsa ? Gazteek zer pentsa dezakete ?

Gutarik hurbilago, Herriko Etxean, zer pentsa arduradun bat ikusten delarik bere karguaz baliatzen ahaide bat Herriko Etxeko lan tokietan sartzeko bertze batzuk baztertuz.? Zer pentsa ? Gazteek zer pentsa dezakete ? Zonbat eta zonbat holako adibide ?

Bizimolde legeen errespeturik ez dela gazteetan ? Bainan zer etsenplu emaiten diegu ? Zer aterabide geroari begira ? Segur ote da gazteek dutela bizimolde legeen errespetua galdu ?

Gazteak entzun nahi ez dituzten horiek pentsaketa hauek behar lituzkete barnatu.

 

 

 

 

 


Herria Bizi Dadin - Altzabea, Hiribehere - 64480 UZTARITZE
hbd@herriabizidadin.org

 

AurkibideA


• Herriko Etxeko biltzarrak
Conseils Municipaux

• Aurrekontuak
Budget primitif

• Uholdeak Xopolon
innondations à Xopolo

• Ura - Eau

• Konponbidea
Résolution du conflit en EH

• 46.000 izenpedura
Nouveau pari pour Batera

• Gaztetxe bat ala ez?

• Mediateka eta Posta

• Ikastola berria

• CCAS

• Gure proposamenak

• Auzoen itzulia: Purgu
Tour des quartier: Le Bourg

• PCD

• Ongi etorri Joël

• Basoak eta kartoiak
Verres et cartons

• Mari Santsana