






06ko uztaileko aldizkaria -
sar hitza
Joël berritz gure artean!
Le 4 mai 2006, la Cour d’appel de Paris a confirmé la peine de 5 ans d’emprisonnement infligée au jeune Uztariztar Joël Sistiague, prisonnier politique basque incarcéré depuis le 2 juillet 2002. Compte tenu des quatre années qu’il a déjà effectuées en prison, Joël sera bientôt de retour parmi nous. Préparons-nous à l’accueillir comme il le mérite. Ongi Etorri Joël !!!Joël Sistiague, euskal preso politikoa, laster berriz izango da gure artean.
Joël Sistiague, Uztariztar gaztea, 2002ko uztailaren 2an gelditua izan da bere lantokian. Ondotik, bere familiako egoitza osoki miatua izan da. Bestalde, bere lagunak lekuko gisa deituak eta entzunak izan dira (batzuek legez kanpoko -lekuko baizik ez ziren- ADN hartze bat jasan dute).
Joël, errebindikazioko gutunak postan sartzeaz akusatua,
2001 eta 2002ko urteetan egindako atentatuen partaide izaiteaz sumatzen zuten.
« Erakunde terrorista bati lotutako ontasun publikoko andeatze eta hondatzeetan
partaidetzarentzat» dute auzitara eraman.
2005eko urriaren 13 eta 14ean, 3 urtez etxetik 800 kilometrotara prebentzioan
atxilotua egon ondoren Joël-en auzia iragan da.
Auzi-bidearen iraupenak eta urruntasunak hautsi nahi dituzten Joël-ekilako harremanak zaintzeko, bere familia eta lagunak mobilizatu dira bisita erregularrak, gutunak, ea… segurtatuz.
Auzian 8 urteko presondegi eta 5 urteko eskubide zibileko eta familiarraren gabezia eskatu du prokuradoreak. 2005eko urriaren 28an, 5 urteko presondegi eta 17 000 euroko isun baten ordaintzera kondenatua izan da. Neurriz kanpoko zigor bat... ekintzeri begira. Agerian uzten du Frantses Estatuak duen nahikeria euskal militante politikoen kontrako errepresioa indartzeko. Halaber, 2005eko azaroan, prokuradoreak dei egin du Joël-en kondena dorpeagoa izan dadin. Azkenean, 2006ko maiatzaren 4an, Pariseko Dei Gorteak 5 urteko presondegi zigorra berretsi du. Presondegian iragan 4 urteak kontutan hartuta, Joël laster berriz izango da gure artean. Zor zaion ongi etorria prestatu behar dugu. Ongi etorri Joël !
Herria
Bizi Dadin - Altzabea, Hiribehere - 64480 UZTARITZE
hbd@herriabizidadin.org
AurkibideA
•
Herriko Etxeko biltzarrak
Conseils Municipaux
•
Aurrekontuak
Budget primitif
•
Uholdeak Xopolon
innondations à Xopolo
•
Konponbidea
Résolution du conflit
en EH
•
46.000 izenpedura
Nouveau pari pour Batera
•
Auzoen itzulia: Purgu
Tour des quartier: Le Bourg
• Ongi etorri Joël